EKOGUNEA!

Lehengo ostiralean Gorilak eta Ur loreak Ekogunera joan ginen goiz pasa!
Primeran pasa genuen bertako parkean jolasean!
Gainera Gorilek abeletxeko animali guztiak ezagutu genituen Eider, Angel eta Asierren laguntzaz!
Mila esker erakutsitako guztiarengatik!

Kategoriak GORILAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina

Udazken festa Txirritan!

Pasa den asteazkenean Haur Hezkuntzakoek udazken festa ospatu genuen. Primeran pasa genuen abesten, dantzan eta hostoekin jolasean!

Eskerrak eman nahi dizkiegu Espeleleologoen gelakoei hostoak zabaltzen laguntzeagatik eta ondoren hostoak biltzen lagundu ziguten kirolari, basapizti eta guraso guztiei!
Mila mila esker!

Kategoriak GORILAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina

GORPUTZ HEZKUNTZAN MENDIRA

EREÑOTZU-ALKATXUIN-AKOLA-SARATXETA-ANTENA-LARREGAIN-MARTXELIREN ETXEA-EREÑOTZU.

Ibilbide ederra martxa politean eta giro ezin hobean.

EZ ESAN MENDIAK IKASLE HAUEK MOTIBATZEN EZ DITUENIK…

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

USTEKABEKO MUSIKARIA ESKOLAN

Azaroaren 15ean, ustekabeko musikaria izan genuen eskolan. Anerrek bere gitarra ekarri zuen eta abesti bat jo zuen.
Oso ongi Aner, jarraitu horrela!!

Kategoriak BASAPIZTIAK, KIROLARIAK | Utzi iruzkina

ALIZIAREN HERRIALDEAN

Gaur 2018-11-20an Hernaniko Biteri kultur etxera joan gara 5. eta 6. mailakoak.
“ Herrialde miresgarrian Aliziarekin ’’ izeneko erakusketa, antzerki… batera joan gara eta bertan jolas batzuk egin ditugu.
Batzuk momentu batzuetan aspertu egin gara baina, oso ondo egon da. Lur kortarekin eta beste emakume batekin egon gara Aliziaren mundua ezagutzen.
Oso jatorrak ziren, oso ondo portatu dira eta horregatik oso ondo pasa dugu.

Kategoriak BASAPIZTIAK, KIROLARIAK | Etiketak | Utzi iruzkina

PARKEAN IRAKURTZEN

Ostegunean, azaroaren 22an, parkera joan ginen irakurtzera eguzkiaren epeltasuna aprobetxatuz.

3. eta 4. mailako Basapizti eta Kirolariak parkean izan gara irakurtzen.

Oso gustura egon gara.

Kategoriak BASAPIZTIAK, KIROLARIAK | Etiketak | Utzi iruzkina

Azaroak 25

Datorren igandean, azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da eta Txirritako txikienak ere argi daukagu:

EZ BETI DA EZ!

Kategoriak GORILAK, Sailkatugabeak, UR LOREAK | Utzi iruzkina

Gure jantoki txiki handia

Aurtengo ikasturte honetan jantokia txiki geratu eta bi txandatan bazkaltzen dute bertako bazkaltiarra. Lehen txandan 2 urtetik hasi eta 2.maila artekoak eta bigarren txandan gainontzekoak.

JANGELAN GIRO ONA
AURTEN HALA DAGO
ETA PATIO GARAIAN
GAUDE LASAIAGO

BELEN, ANE TA MAITE
LANDER ETA ANA
BENETAN ESKERTZEN DA
ZUEN DENON LANA

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Musika Udazken usainarekin

Gaur kanta eta dantza artean, Txirritako txikiak udazkenari ongi etorri eman diote.

Kategoriak GORILAK, UDAZKENA, UR LOREAK | Etiketak | Utzi iruzkina

Hostoak biltzen

Pasa den ostiralean udazken festarako hostak biltzera joan ginen eguraldi ona aprobetxatuz, begira zein goiz politta pasa genuen!

Kategoriak GORILAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina