Hilabetekako artxiboa: otsaila 2019

MILA ESKER AMAIA!!!!

AGUR AMAIA Agian etzan nahikoa izan Egin genizun harrera Orain bazoaz eta nahi degu Zu gustora gelditzera Ahotsarekin jolasten duzu Pirritxenaren antzera Zuk futbolean ematen dezu Nahikari junior bera Irakasle hasten zarenean Oso ona izango zera Agur Amaia ta eskerrik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Espeleologoekin ikasten!

Gaur goizean Espeleologoen gelakoek gelan ikasitakoari buruzko azalpena eman digute. Gauza pila bat ikasi ditugu Neolito, Paleolito eta Metal Aroari buruz: Nola jazten ziren, zer jaten zuten… Mila esker ikasitakoa gurekin partekatzeagatik!!

Kategoriak ESPELEOLOGOAK, GORILAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina

MENDUKILOKO IRTEERA

Otsailaren 7an Astizeko Mendukilo kobazuloa ezagutzera joan ginen. Amaiak, kobazuloko gure gidariak esan zigun hainbeste euri eta elur egiteagatik, kobazuloa inoiz baino politagoa zegoela. Eta halaxe izan zen bisita, zoragarria! Ikusi argazkietan ze ondo pasatu genuen. Aupa Espeleologoak!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

HERRI KIROLAK TXIRRITAN

Gorputz Hezkuntzako saioetan bertako jolas eta kirolak lantzen ibili gara urtarrilean zehar eta amaiera emateko Gipuzkoako Herri Kirolen Federaziotik Ainhoa soktiralaria etorri zaigu saio bat gurekin burutzera. Lokotsak, txingak, giza proba, zaku proba eta soka tiran ibili gara eta  herri kirolen inguruko hainbat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bihotz Biriken Suspertzea DYAkoekin

Gaur arratsaldean, Bihotz Biriken Suspertze tailerra izan dugu DYAkoen eskutik. Amaia etorri zaigu suspertzearen teknikak erakustera eta ederki praktikatu dugu. Gora gure esku biziak! Zuk ere ikasi nahi baduzu, arretaz entzun abestiak esaten duena:

Kategoriak ESPELEOLOGOAK | Utzi iruzkina