Egunkako artxiboa: 2019/04/05

TOLOSAKO KIROL TOPAKETA

Martxoaren 22an, eskola txikien arteko kirol topaketan parte hartu genuen Tolosan. Basapiztiak eta Kirolariak joan ginen eta bertan kirol ugaritan ibiltzeko aukera izan genuen. Eguraldi ederra egin zuen eta oso gustura ibili ginen!

Kategoriak BASAPIZTIAK | Utzi iruzkina

JEXUX ETA KIKEREKIN BERRIKETAN

Hernaniko Koxka Elkartea ezagutzeko aukera izan dute Lehen Hezkuntzako ikasleek.  Horretarako, 2 egunez ekintza desberdinak egin ditugu. Otsailean, bertako kide den Jexux etorri zitzaigun Elkartearen berri ematera. “Xuhurra” ipuina kontatu zigun eta guk bukaera asmatu behar genuen. Zenbat bukaera desberdin!! … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ZIENTZIA MUSEOAN ESPERIMENTATZEN

Otsailaren 26an, Txirritako Kirolariak eta Basapiztiak, Donostiako Zientzia Museora joan ginen. Teknologiaren mundua gehixeago ezagutzeko aukera izan genuen aparatu desberdinak ikusiz eta manipulatuz. Ederki ibili ginen!

Kategoriak BASAPIZTIAK | Utzi iruzkina