Akolako zuhaitzak aztertzen

Maiatzaren 6an, eguraldi ona aprobetxatuz, Euskal Herria gelako kideak Akolara joan ziren. Bertan Artelatz elkarteko Elirekin parkeko zuhaitzak aztertu zituzten.

Hori baino lehen zuhaitzen egitura eta ugalketa moduak ikasi zituzten gela barruan. Ondotik papera birziklatzeko tailerra egin zuten, egunkari paperarekin marrazkiak egiteko papera sortu zutelarik.

Artelatz argazkiak

Kategoria: Euskal Herria gela. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude