AMAIAREKIN AUTOERRETRATUA

Aurten Natura gelan Amaia Garcia egon da praktiketan irakasle izateko. Berarekin oso ondo pasa dugu eta lehengo astean bisitan etorri zen gurekin autoerretratua egitera.
Apirilaren 18an eta19an Amaia eta bere lagunak etorri ziren Txirrita eskolara, beraiekin autoerretratu bat egin genuen. Bere lagunak hauek dira: Cristina, June, Gorka, Zaloa eta Malen. Denak irakasle izateko ikasten ari dira.
Asteazkenean Natura eta Txakur Jator gelak elkartu eta banaka orri txuri batean galdera batzuk erantzun genituen. Adibidez: noiz sentitzen zara babestuta? Noiz ez? Zer da zuretzat alaitasuna? Eta tristura? Nolakoa zara?…
Hurrengo egunean beraiek egindako autoerretratuak argazkietan ikusi genituen eta gero bakoitzak berea egin zuen. Horretarako kartoizko plater bat ekarri zuten eta etxetik ekarritako edota eskolan zeuden materialekin platera apaindu genuen. Gure izaera eta gustuak adierazi genituen platerretan.
Oso ondo pasa genuen Amaia eta bere lagunekin eta egindako lana asko gustatu zitzaigun.

IRENE ETA AIMAR

Kategoria: Natura gela, Txakur jatorrak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude