ARANTZAKO IRTEERA

Pasa den maiatzaren 6an Lehen Hezkuntzako ikasleak Arantzara joan ginen. Han hiru egun pasa genituen eta ekintza desberdinak burutu genituen. Hiru monitore ezagutu genituen bertan. Beraien izenak Unai, Izaskun eta Eneko ziren. Lehenengo egunean frontoian bazkaldu ondoren, menditik bueltaxka bat ematera irten ginen. Bertan San Juan Xarren kondaira ezagutu genuen eta merienda hartu ondoren aterpetxera itzuli ginen. Gauen afaldu ostean monitoreek joku batzuk antolatu zituzten eta hau bukatu ondoren logeletara joan ginen. Hurrengo eguenan gosaldu eta frontoira joan ginen herri kirolak egitera. Eguraldi txarraren ondorioz arratsaldeko plana aldatu behar izan genuen. Zuhaitz parkera joan ordez txokolatezko talo goxo goxoak egin genituen. Gauean afaldu ondoren diskofesta egin genuen. Hori dantzak bota genituenak!!!! Azken egunean Arantzako herritik altxorraren bila ibili ginen eta lortzeko herriko datu interesgarri asko ikasi genituen. Bazkaldu ostean motxila prestatu eta Ereñotzura itzuli ginen.
Sekulako irteera izan zen eta hurrengo urtekoa noiz iritsiko desiatzen gaude…
Eskerrik asko Arantzako Aterpetxeko langileei (Ereñotzuko Arantxa, sukaldari eta garbitzaileei), lehen aipatutako monitorrei eta hain ondo zaindu gaituzten herritar guztiei!!

Kategoria: Euskal Herria gela, Orein gela, Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude