ARRITXULO

 

2017ko urriaren 5ean Arritxulora  joan ginen Txirrita eskolako lehen hezkuntzako ikasleak. Gau bat eta bi egun pasa genituen eta oso ondo pasa genuen.

Lehen egunean autobusetik jaitsi eta bazkaldu egin genuen. Baina bazkaldu aurretik kanta bat kantatu genuen eta honela esaten zuen: ñam, ñam, on egin! Ñam,ñam , on egin! Ñam, ñam, on egin! eta eskerrak zuri! Ñam, ñam, ñam. (bis).

Bazkaldu ondoren mendi ibilaldi bat egin genuen eta kolore bakoitzak zer esan nahi zuen azaldu ziguten. Gero meriendatu eta logelak aukeratu genituen. Ondoren eskulanak eta herri kirolak egin genituen eta gero afaldu ondoren disko festa egin genuen eta gero ohera joan ginen.

Hurrengo egunean esnatu eta maletak antolatu genituen eta gero gosaldu egin genuen. Ondoren slack line, eskalada eta jolasak egin genituen. Gero bazkaldu, libre egon eta Ereñotzura bueltatu ginen.

Bi egun oso politak izan ziren eta elkarren artean ezagutzen lagundu ziguten.

Oso ondo pasa genuen Arritxulon.

Kategoria: Marrazoak, Natura gela, Sailkatugabeak, Txakur jatorrak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude