Egilearen artxiboa: Irakasleak

ZIENTZIA MUSEOAN ESPERIMENTATZEN

Otsailaren 26an, Txirritako Kirolariak eta Basapiztiak, Donostiako Zientzia Museora joan ginen. Teknologiaren mundua gehixeago ezagutzeko aukera izan genuen aparatu desberdinak ikusiz eta manipulatuz. Ederki ibili ginen!

Kategoriak BASAPIZTIAK | Utzi iruzkina

ORIENTAZIO KIROLA EREÑOTZUN

Badira aste batzuk Gorputz Hezkuntzako saioetan orientazioa lantzen gabiltzala Kirolari eta Basapiztiak. Auzoan barrena egin ditugun jardueretan pista eta baliza bila ibili gara gora eta behera mapa artean. Proiektuari amaiera emateko GOT ( Gipuzkoako Orientazio Taldeak) antolatzen duen ligako frogara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

BETAURREKO MOREAK EGUNERO

Betaurrako moreak jantzita burujabeagoak garelako, bizitza erdigunera!

Kategoriak ESPELEOLOGOAK | Utzi iruzkina

Martxoak 8

Gaurkoan betaurreko moreak jantzi ditugu gelan, guretzako egunero delako emakumeen eguna!

Kategoriak GORILAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina

Argi mahaiarekin egindako artelanak!!

ARGI MAHAIA Otsailean argi mahai bat jarri genuen gorilen gelan eta geroztik arte lan pila bat egin ditugu bertan jolasean!

Kategoriak GORILAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina

Inauteriak Txirritan!!

Kaixo!! Arratsaldean inauteriak denek elkarrekin ospatuko baditugu ere, Haur Hezkuntzakoak goizetik hasi gara inauteriak girotzen!!

Kategoriak GORILAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina

MILA ESKER AMAIA!!!!

AGUR AMAIA Agian etzan nahikoa izan Egin genizun harrera Orain bazoaz eta nahi degu Zu gustora gelditzera Ahotsarekin jolasten duzu Pirritxenaren antzera Zuk futbolean ematen dezu Nahikari junior bera Irakasle hasten zarenean Oso ona izango zera Agur Amaia ta eskerrik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Espeleologoekin ikasten!

Gaur goizean Espeleologoen gelakoek gelan ikasitakoari buruzko azalpena eman digute. Gauza pila bat ikasi ditugu Neolito, Paleolito eta Metal Aroari buruz: Nola jazten ziren, zer jaten zuten… Mila esker ikasitakoa gurekin partekatzeagatik!!

Kategoriak ESPELEOLOGOAK, GORILAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina

MENDUKILOKO IRTEERA

Otsailaren 7an Astizeko Mendukilo kobazuloa ezagutzera joan ginen. Amaiak, kobazuloko gure gidariak esan zigun hainbeste euri eta elur egiteagatik, kobazuloa inoiz baino politagoa zegoela. Eta halaxe izan zen bisita, zoragarria! Ikusi argazkietan ze ondo pasatu genuen. Aupa Espeleologoak!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

HERRI KIROLAK TXIRRITAN

Gorputz Hezkuntzako saioetan bertako jolas eta kirolak lantzen ibili gara urtarrilean zehar eta amaiera emateko Gipuzkoako Herri Kirolen Federaziotik Ainhoa soktiralaria etorri zaigu saio bat gurekin burutzera. Lokotsak, txingak, giza proba, zaku proba eta soka tiran ibili gara eta  herri kirolen inguruko hainbat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina