BERTSOA+RAPA… BERTSO RAPA?

Joan den ostiralean, Agurtzane eta Maider izan genituen eskolan bixita atsegin bat eskeiniz.

Lehenik eta behin, Maiderrek, Adurren birraitona zen Sebastian Salaberriaren istorioak kontatu zizkigun. Badakizue zer? Txirritarekin batera egondakoa zela Sebastian eta berak idatzitako liburuan istorio desberdinak kontatzen zituen honen inguruan.

Gero, M.C.Txirrita Cdarekin, Silbeira bertsolaria eta beste euskal raperoen lotura egin genuen. Zalantzak izan genituen: rapa bertsoa da? Bertsoak rapeatu daitezke? Guztia argitzeko, gu, ikasleak jarri ginen bertsoak rapeatu nahiean eta break dance egiten.

A zer nolako artistak ditugun Iñotzun!!!!

Mila esker Maider eta Agurtzane! Gora zuek!!

Kategoria: Armiarmak, Erleak, Piratak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude