BIDE HEZIKETA

Maiatzaren 2an Jon eta Markox udaltzainak etorri ziren Txirrita ikastolara, beraiekin errepideko seinaleak landu genituen adibidez: Arriskua, informazioa, agindua eta debekua.

Geroago mandazainen istorio bat irakurri zigun Markoxek, taldeak egin genituen eta bakoitzak hitz bat hartu genuen adibidez: Mattin, Lapurra, dirua, mandoa, mandazain …
Ipuinean hitz horiek esaten zirenean lekuz aldatu behar ginen eta test bat egin genuen.

Maiatzaren 11n Hernaniko kiroldegian bizikletekin ibili ginen eta hiru taldetan banatu ginen urdina, gorria eta berdean. Batzuk bizikletan ibiltzen ziren, beste batzuk oinezkoak ziren eta azkenekoek bizikletakoek gaizki egiten zituzten gauzak apuntatzen zituzten. 3minutura aldatzen ginen.

Oso ondo pasa genuen.
IRENE ZELARAIN ROJO ETA MATTIN RUIZ DE EGUINO MATEO

Kategoria: Natura gela, Sailkatugabeak, Txakur jatorrak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude