Kategoriaren artxiboa: Aurreko ikasturtetako gelak

EGUZKI SISTEMA GERTUTIK EZAGUTUZ

Unibertsoaz asko hitz egin dugu azken hilabeteetan, eta ikusi eta ikasi duguna borobiltzeko, egun-pasa egin genun Donostian. Goizean, Victoria Eugenia antzokian izan ginen Euskadiko Orkesta Sinfornikoak eskaini zuen “Planeten Soinua” entzun eta gozatuz. Boulebarreko kioskoan hamaiketako goxoa dastatu ostean, Eureka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Erleak, Euskal Herria gela, Herensugeak | Utzi iruzkina

JULI ETA KEPAREN AGURRA

Azken eguna berezia izan zen. Horrenbeste urtez gurekin izan ditugun Juli eta Kepari zorte ona desiatu genien datorren ikasturte berrirako eta Txirrita ikastetxeko irakasle taldeak bertso polit bat abestu genien. Mila esker Juli eta Kepa eta bikain joan dadila datorren ikasturte berria!! JULI … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskal Herria gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

OIER ETA EIDERREN BIXITA

Gure lagun Enararen anaia eta bere ama gure artean izan genituen goiz batean eta Enarak arduradun lanak egin zituen. Oier oso txintxo eta ixilik egon zen amaren besoetan Enarak arduradun lanak egiten zituen bitartean. Abesti polit bat ere abestu genien eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak 2 urteko gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ARRAI GELA

2 urteko gelari izen berria jarri diogu!! ARRAI GELA izango gara hemendik aurrera. Horren adierazle, tenperan bustitako lagunen esku eta hanken markekin mural polit bat egin dugu!! ea gustatzen zaizuen!!

Kategoriak 2 urteko gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

IRTEERA TXIKI PARK ETA ZUBIETARA

Maiatzak 1oean, Haur Hezkuntzako lagunak irteera egin genuen. Lehenengo txiki parkera joan giñen eta ondoren, Zubietara. Jarraian dituzuen argazkietan ikus dezakezue zeinen ongi pasa genuen!!

Kategoriak 2 urteko gela, Kotxe gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

OSASUN ETA HIGIENE ASTEA

Osasuna eta higienea gure egunerokotasunean asko lantzen den gaia bada ere, sakon sakonean gaia landu genueneko argazkitxo batzuk dituzue jarraian!! OSASUNA ETA HIGIENEA from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak 2 urteko gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ARANTZAKO IRTEERA

Pasa den maiatzaren 6an Lehen Hezkuntzako ikasleak Arantzara joan ginen. Han hiru egun pasa genituen eta ekintza desberdinak burutu genituen. Hiru monitore ezagutu genituen bertan. Beraien izenak Unai, Izaskun eta Eneko ziren. Lehenengo egunean frontoian bazkaldu ondoren, menditik bueltaxka bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskal Herria gela, Orein gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Akolako zuhaitzak aztertzen

Maiatzaren 6an, eguraldi ona aprobetxatuz, Euskal Herria gelako kideak Akolara joan ziren. Bertan Artelatz elkarteko Elirekin parkeko zuhaitzak aztertu zituzten. Hori baino lehen zuhaitzen egitura eta ugalketa moduak ikasi zituzten gela barruan. Ondotik papera birziklatzeko tailerra egin zuten, egunkari paperarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskal Herria gela | Utzi iruzkina

FRUTAZKO BROTXETAK EGITEN!!

Kaixo lagunak!! Bukatu zaizkigu oporrak eta berriro ere hementxe gara fin fin, egunerokoaz gozatzeko eta ondo pasatzeko asmoz.Indar berritzeko, frutazko brotxetak egin genituen eta horrela fruta ezberdinen zaporeak dasdatzeko aukera izan genuen. Mmmmm….. ze goxoa, txokolate eta fruta nahasketa!! Ikusi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak 2 urteko gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

OIHANEDERREKIN “GURE SALTSAN”

Opor aurretik, Aisharen izeba etorri zen eskolara eta berarekin ” marrubiak txokolatearekin” eta ” txokolatezko piruletak” prestatzen ikasi genuen. GOXO- GOXOAK ZEUDEN!!! Gorputzaren zainketaz eta elikadurari buruz ere, hitz egin genuen berarekin. Eskerrik asko Aizpea!

Kategoriak Orein gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina