Kategoriaren artxiboa: Kotxe gela

IRTEERA TXIKI PARK ETA ZUBIETARA

Maiatzak 1oean, Haur Hezkuntzako lagunak irteera egin genuen. Lehenengo txiki parkera joan giñen eta ondoren, Zubietara. Jarraian dituzuen argazkietan ikus dezakezue zeinen ongi pasa genuen!!

Kategoriak 2 urteko gela, Kotxe gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gu ere KORRIKA lagun!!

Martxoaren 22an Korrika Txikian parte hartu genuen Txirritakideok. Goizeko 11ak baino lehen, ikasle, guraso eta lagun guztiok gertu ginen Kale Nagusian, Euskara elkarri emate-aren alde urrats batzuk egiteko. Gustura aritu ginen, eta aukera politta izan zen hiruhilekoari agur esateko. Mila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskal Herria gela, Kotxe gela, Orein gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ANTZERKI TOPAKETA

Ikasturte honetako antzerki topaketa Aginan izan da. Lagun berriak egiteko aukera izan genuen eta oso ondo pasa genuen. Jarraian doakizue Txirrita ikastetxeko lagunen emanaldia!! ANTZERKI TOPAKETA from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Euskal Herria gela, Kotxe gela, Orein gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

GOZUETAKO LAGUNENTZAT

Goizuetako lagunak Ereñotzura etor daitezen, bidea aurkitzeko mapa prestatu dugu 5 urtekook. Ea animatzen zareten eta bidea aurkitzen duzuen!! ANIMO!!

Kategoriak Kotxe gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Inauteriak BEATLES-ak omenduz

Otsailaren 9an Inauteriak ospatu genituen Txirritan. Beatles-en lehen diskoak 50 urte bete dituela gogoratuz, aurtengo protagonista egin ditugu eta beraien kantekin girotu genituen gure koreografiak. Mila esker jaialdian parte hartu zenuten guztioi!! azkena from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak 2 urteko gela, Euskal Herria gela, Kotxe gela, Orein gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘The three little pigs’ antzezten

Ipuin klasikoak landu berri dituzte 4-5 urteko ikasleek ingelerako saioetan. Istorioak entzuteaz gain aktore lanak ere egin zituzten, eta Hiru txerritxoen antzezpena egin zuten. The three little pigs from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Kotxe gela, Orein gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

AURTEN 3-4 URTEKOAK KOTXE GELA IZENA AUKERATU DUGU

Udazkena gaia landu degu eta udazkeneko fruituak bildu eta erakusgai jarri ditugu. Kirola eta jolasak gaiarekin ere pila bat ikasi dugu eta kirolari famatuak ezagutu ditugu.Guri ere asko gustatzen zaigu futbola. Aupa Ereñotzuko txuri-urdiñak!

Kategoriak Kotxe gela | Utzi iruzkina