Kategoriaren artxiboa: Aurreko ikasturtetako gelak

Gu ere KORRIKA lagun!!

Martxoaren 22an Korrika Txikian parte hartu genuen Txirritakideok. Goizeko 11ak baino lehen, ikasle, guraso eta lagun guztiok gertu ginen Kale Nagusian, Euskara elkarri emate-aren alde urrats batzuk egiteko. Gustura aritu ginen, eta aukera politta izan zen hiruhilekoari agur esateko. Mila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskal Herria gela, Kotxe gela, Orein gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

KOLOREAK NAHASTEN

Berriro ere, tenpera koloreak nahastuaz gozatzeko aukera izan dugu. Baita ura eta aparrarekin esperimentatzeko ere!! Oso ondo pasa genuen eta beste batean berriro errepikatuko dugu!! MARGOKETAN from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak 2 urteko gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

MAITE FRANKO OREIN GELAN

Atzo Maite Franko, ipuin kontalaria, egon zen gure gelan. Hiru ipuin kontatu zizkigun. Antzerki pixka bat eta parrak ere egin genitun berarekin. Eskerrik asko Maite, oso  ondo  pasa  dugu  zurekin!!!

Kategoriak Orein gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gitarra jotzeaz gain, primerako marrazkilaria zela erakutsi zigun Munik!! Mila esker Muni!!

Kategoriak Orein gela, Sorgin gela, Sorginotso | Utzi iruzkina

KORRIKA BADATOR!!

Atzo gure lagun Marenen gurasoak etorri zitzaizkigun eskolara eta laister ospatuko den 18. korrikaren kanta irakatsi ziguten. Oso ondo pasa genuen eta korrika ere egin genuen, begira begira!! Mila esker Amaia eta Muni!! KORRIKA KANTA from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Orein gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ANTZERKI TOPAKETA

Ikasturte honetako antzerki topaketa Aginan izan da. Lagun berriak egiteko aukera izan genuen eta oso ondo pasa genuen. Jarraian doakizue Txirrita ikastetxeko lagunen emanaldia!! ANTZERKI TOPAKETA from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Euskal Herria gela, Kotxe gela, Orein gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

EGUN BAT ESKULTORE

Pasa zen astean, gure lagun Aner-en ama Josune izan genuen gure artean eta lan polita egin genuen bere laguntzaz. Mila esker Josune!!

Kategoriak Orein gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

GOZUETAKO LAGUNENTZAT

Goizuetako lagunak Ereñotzura etor daitezen, bidea aurkitzeko mapa prestatu dugu 5 urtekook. Ea animatzen zareten eta bidea aurkitzen duzuen!! ANIMO!!

Kategoriak Kotxe gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

KATIXA AGIRREren bisita

Otsailaren 28an Katixa Agirre etorri zen. Berarekin oso ondo pasa genuen eta kontatu zizkigun gauzak asko gustatu zitzaizkigun: liburuetarako ideiak nondik ateratzen dituen, Paularen 6.atzamarreko protagonista nor zen, hurrengo liburuaren argitalpena… Egileak: Ekain, Janire eta Juliana. katixa from Txirrita Ikastetxea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskal Herria gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

MARGOEZ GOZATZEN

Pintzelaz margotzen hasi ziren, eskuekin margotzen jarraitu zuten eta sudurra margotzen amaitu zuten…. baina ze pila gozatu zuten!! nolako kolore nahasketa !! ESKUEKIN MARGOTZEN from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak 2 urteko gela, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina