Kategoriaren artxiboa: BASAPIZTIAK

EHIZTARIAREN BIXITA

Azaroaren 9an Asier Labakaren bisita izan genuen. Asier, gure gelako Aratzen aita da. Aurten basapiztiak garenez, eta Asier, basurdeak ehizatzen ibiltzen denez, berari galderak egitea pentsatu genuen. Gauza asko ikasi genituen eta oso gustura egon ginen berarekin berriketan. Eskerrik asko!!

Kategoriak BASAPIZTIAK | Utzi iruzkina

ERRUGBI SUSTAPENEAN TOPE TXIRRITA!

LH-ko ikasleak Errugbi Sustapenean murgilduta gabiltza Gorputz Hezkuntzako saioetan eta aze zortea gurea 2 jokalari handiren eskutik saio hauek jaso ahal izatea! Aupa Alazne eta Otxoto! BULTZA HERNANI!!!

Kategoriak BASAPIZTIAK, ESPELEOLOGOAK, KIROLARIAK, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

GAZTAINJANA TXIRRITAN

Udazkena gainean da eta Ereñotzuko bazterrak gaztainondoz beteta daude. Akolako irteera egin genuenean gaztain pila jaso genuen eta zer hobeto hauek festa giroan danbolinan erretzea baino? Eskerrikasko Arkaitz zure laguntzagatik! Gaztain jana

Kategoriak BASAPIZTIAK, ESPELEOLOGOAK, GORILAK, KIROLARIAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina

PIRAGUISMO URUMEA IBAIAN

Ereñotzuk badu altxor handi bat, Urumea ibaia. Nola ez dugu ba hau kirola egiteko aprobetxatuko? Nola hobe piraguak hartuta errekan gora eta behera ibiltzea baino? Gozatu ederra hartu genuen pasa den astean! Nahiko KIROLARI eta nahiko BASAPIZTI izan ginen…  

Kategoriak BASAPIZTIAK, KIROLARIAK | Utzi iruzkina

AKOLA ETA SARATSETARA GOIZ PASA

LHko ikasleak aze goiz pasa ederra igaro genuen ostiralean! Larre-Gainera igo ginen, handik Akolarako bidea hartu genuen eta bertako gaztainondoetan gaztaina piloa bildu genituen. Akolan hamaiketako ederra egin eta Saratsetako trikuharrira igo ginen. Handik nahi izan zuenak azeriaren kobazuloa ezagutzera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak BASAPIZTIAK, ESPELEOLOGOAK, KIROLARIAK, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

BASAPIZTIAK

Kaixo lagunak, Hasi dugu ikasturte berria eta gure gela aurkeztera gatoz. Gu Basapiztiak gara eta 3.,4., 5. eta 6. mailako 15 ikaslek osatzen dugu taldea. Gure tutorea Arantxa da. Oraingoz, taldeko argazkia jarriko dugu ikusgai baina aurrerago izango duzue aukera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak BASAPIZTIAK, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina