Kategoriaren artxiboa: Herensugeak

TXIRRITA JAIOTAKO INGURUA EZAGUTZEN

Ekainaren 20an, Txirritaren monumentua ikustera joan ginen. Florian Oiarbiderekin Latxen elkartzeko hitz egina genuen. Baina berak erdi bidean itxaron zigun, Juan de Urbietaren monumentua erakutsi nahi zigulako. Latxe, Abillats, Txabolategi eta bi monumentuak dauden lekuetan eman zizkigun azalpenak Florianek. Txabolategin, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Herensugeak | Utzi iruzkina

IRUÑEARA TXANGOA

Ekainaren 17an Iruñeara joan ginen. Lehenengo, saltoka eta zilipurdika ibili ginen. Gero, entzierroaren ibilbidea egin genuen, baina zezenik gabe, noski! Ondoren, Ciudadela parkera joan ginen eta bertan bazkaldu eta jolasten ibili ginen. Oso ongi pasa genuen!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Erleak, Herensugeak | Utzi iruzkina

TXIRRITA BERTSOLARIA TXIRRITA ESKOLAN!

Hori da Amaia eta Iñakik jarri ziguten gaia gure gelara etorri zirenean. Bi taldetan banatuta, eta Iñakik lagunduta, bertso hau sortu genuen: Ereñotzu ikusita nago harrituta noiztik dago auzo hau horren aldatuta. Lehen egoten zinen baserriei begira etxe berri handiak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Herensugeak | Utzi iruzkina

KAMIISETAK EGITEN MARIOREKIN

Herensugeen gelakoak oso pozik gaude gurasoen parte-hartzearekin. Unibertsoa lantzen ari ginela, Mariok lagundu zigun gustukoen planetak margotzen kamisetetan. Kamiseta oso politak margotu genituen eta harro, harro, jantzi genituen Gorlizera joateko. Eskerrik asko Mario laguntzarengatik!!

Kategoriak Herensugeak | Utzi iruzkina

AGUR AINHOA AGUR!

Gaur Txirritako jangelako Ainhoari agur esan diogu bertso eder batekin bere azken eguna baita bertan. Ondo segi Ainhoa, nahi duzun arte!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Jangela, Piratak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Herensugeak auzoko gidak izateko prest

Gaur herensuge gelakoei esker, goiza primeran pasa dugu. Ereñotzu auzoa gertutik ezagutzeko aukera izan dugu: burdinolak ezagutu, lonjaren berri izan, Olaondo baserriaren izena ezagutu,…ederki pasa dute eta Herensuge gelakoek aurkezpen ezin hobea egin digute. GORA ZUEK!!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak | Utzi iruzkina

EGUZKI SISTEMA GERTUTIK EZAGUTUZ

Unibertsoaz asko hitz egin dugu azken hilabeteetan, eta ikusi eta ikasi duguna borobiltzeko, egun-pasa egin genun Donostian. Goizean, Victoria Eugenia antzokian izan ginen Euskadiko Orkesta Sinfornikoak eskaini zuen “Planeten Soinua” entzun eta gozatuz. Boulebarreko kioskoan hamaiketako goxoa dastatu ostean, Eureka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Erleak, Euskal Herria gela, Herensugeak | Utzi iruzkina

MARTIZTARRAK TXIRRITAN

Orson Wellesen World War irratsaioan legez, Animalia Zaintzaileek Martiztarrak Ereñotzun zirela sinetsarazi ziguten!! Herensuge gelakoek, berriz, animalia igarkizunak asmatzera gonbidatu gintuzten. Izerdi ederral bota genitun, bai!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Herensugeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

ASTRONAUTEN BIZIMODUA ESPAZIOAN

Martxoaren 17an Izaskun etorri zen Txirrita ikastetxera. Astronautei buruz hitz egin zigun, batez ere beraien osasunari buruz eta espazio-ontziko bizimoduari buruz. Oso interesgarriak ziren bideo batzuk ikusi genituen eta gorputzarekin esperimentu bat ere egin genuen. Asko ikasi genuen zuregandik, eskerrik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Herensugeak | Utzi iruzkina

UNIBERTSOA AZTERTZEN IBONEKIN

Joan den ostiralean Ibon etorri zen gure gela bisitatzera. Eta eguzkitik planetetara dagoen distantzia azaldu zigun. Asko ikasi eta oso ongi pasa genuen berarekin. ESKERRIK ASKO IBON!!!

Kategoriak Herensugeak, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina