Kategoriaren artxiboa: Herensugeak

IPUIN KONTALARIA, ZEINU HIZKUNTZAREKIN BATERA

Gaurko egunean, sorpresa berezi bat izan dugu eskolan eta Hernaniko Koxka elkartearen eskutik ipuin kontalari bat izan dugu Txirritan zeinu hizkuntzako interpretearekin batera. Jexux Eizagirreren istorioa entzuteko aukera izateaz gain, Ainhoa Moiuarekin zeinu hizkuntzaren hastapenak ezagutzeko aukera izan dugu. Oso … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak | Utzi iruzkina

ANTXIÑE MENDIZABAL TXIRRITAN

Otsailaren 23an, Antxiñe Mendizabal gure eskolara etorri zen eta bere bizitzari buruzko kontu asko aipatu zizkigun. Antxiñe idazlea da, eta ipuin asko idatzi ditu. “Lotsatia naiz eta zer?” ipuina idatzi zuen eta lehen hezkuntzakoek liburu hau irakurri dugu. Bukaeran denen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Herensugeak | Utzi iruzkina

HERENSUGEEN ANTZERKIA IKUSTEN

Pasa den ostiralean, Herensuge gelakoek Eguzki Sistemaren antzerki bat egin zuten ludotekan. Bertan izan ginen Pirata, Armiarma eta Erle gelako ikasleak. Modu dibertigarrian erakutsi zuten planeten inguruan zekitena eta ikusleak oso gustura egon ziren antzezpena ikusten.

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

INAUTERIAK

Jarraian ikusgai duzue inauterietan zeinen ongi pasa genuen! Gozatu INAUTERIAK from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

MAITE FRANKOREN BISITA

Maite Franco ipuin kontalariaren bisita izan genuen. Asmakizunak eta ipuinak kontatu zizkigun. Mozorrotu eta antzerkiak ere egin genituen. Oso gustura entzuten ditugu Maitek kontatzen dizkigun ipuinak, pentsarazi egiten digute eta zenbait balore landu ere bai. Eskerrik asko guztiagatik eta datorren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Erleak, Herensugeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

SANTA AGEDA EGUNA

Hemen doazkizue, joan den astean giro bikainean igaro genuen santa ageda eguneko argazkiak!! Mi película from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

MAIDER ETA PITUREN LAGUNTZAZ, ILARGIA EZAGUTZEN.

Aurreko astean Maider eta Pituren bixita izan genuen. Beraiek ilargiaren inguruko makina bat kontu kontatu zizkiguten eta ez kontatu bakarrik, geure begiz ikusteko aukera izan genuen egindako esperimentu desberdinekin!

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak, Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

EGUBERRION!!

Guztion amets eta desioak bete daitezela. Eguberri jai zoriontsuak opa dizkizuegu. Urteberrion!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

SANTO TOMAS EGUNA

Eguraldi bikainak lagunduta eta lagunarte ezin hobean, atzo santo tomas eguna ospatu genuen. Txistorra ogitartekoak jan genituen eskola inguruan, guraso elkarteko kideen laguntzarekin. Mila esker lagunak!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

OLENTZEROREN BISITA

Joan den Ostiralean, ezusteko atsegin bat izan genuen Txirritan. Pista bat emango dizuegu… Pipatik kea dariola, opariak banatzen ditu. Asmatu duzue?? Baaaaaaaaii!! Olentzero eta Mari domingiren bisita izan genuen!! Marrazkiak eta muxu pila eman genizkien eta beraiek, pasta eta opariak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina