Kategoriaren artxiboa: Piratak

ADUNARA IRTEERA

Ostiralean Haur Hezkuntzako guztiak Adunara joan ginen egunpasa. Eguraldia lagun, ederki ibili ginen parkerik parke. Bazkal garaian, frontoian sartu eta hura zen hura euri zaparrada!

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak | Etiketak , | Utzi iruzkina

XIBAK EGITEN

Gaur Aintzane eta Amagoia etorri dira Piraten gelara xibak egiten erakustera. Hortxe utzi ditugu denak lehortzen. Bihar ikusiko dugu nola ematen duten buelta! Mila esker etortzeagataik!!!

Kategoriak Gurasoak, Piratak | Etiketak , | Utzi iruzkina

AGUR AINHOA AGUR!

Gaur Txirritako jangelako Ainhoari agur esan diogu bertso eder batekin bere azken eguna baita bertan. Ondo segi Ainhoa, nahi duzun arte!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Jangela, Piratak | Etiketak , | Utzi iruzkina

IZASKUNEKIN MAMIA ETA JOGURTA EGITEN ETA GERO PINTXO JANA!!MMMMM…..

Ostegun arratsaldean, Izaskun izan genuen eskolan pirata, armiarma eta 5 urtekoen gelako erleekin. Behi esnearekin jogurtak egin genituen, ardi esnearekin mamia eta gainera egiten ikasteaz gain, esneak duen garratziaz hitz egin zigun eta esneen osagaiez ere aritu zen hizketan. Asko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak | Etiketak | Utzi iruzkina

BERTSOA+RAPA… BERTSO RAPA?

Joan den ostiralean, Agurtzane eta Maider izan genituen eskolan bixita atsegin bat eskeiniz. Lehenik eta behin, Maiderrek, Adurren birraitona zen Sebastian Salaberriaren istorioak kontatu zizkigun. Badakizue zer? Txirritarekin batera egondakoa zela Sebastian eta berak idatzitako liburuan istorio desberdinak kontatzen zituen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak | Etiketak | Utzi iruzkina

Herensugeak auzoko gidak izateko prest

Gaur herensuge gelakoei esker, goiza primeran pasa dugu. EreƱotzu auzoa gertutik ezagutzeko aukera izan dugu: burdinolak ezagutu, lonjaren berri izan, Olaondo baserriaren izena ezagutu,…ederki pasa dute eta Herensuge gelakoek aurkezpen ezin hobea egin digute. GORA ZUEK!!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak | Utzi iruzkina

ARDIAK ETA ZALDIAK TXIRRITAN

Gaur Maddi armiarmaren aita, ama eta aitona etorri dira, baita Intza txikia ere! Ardi pare bat ekarri dituzte eta dotore asko utzi dituzte artile guztia moztuta. Larri ginen guri ere mototxa moztuko ote ziguten! Xalto zaldia ere ekarri dute eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Gurasoak, Piratak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

MALABAREAK GAIZKA ETA MAITANEREKIN

Pasa den ostiralean, Xaren ama eta aita etorri zaitzaizkigun malabareak egitera. Lan handia egin zuten bi malabare egiteko. Globoak eta arroza erabiliz egin genituen pelotak. Orain zirkuko malabaristak izaten ikasi beharko dugu. Mila esker Maitane eta Gaizka. Bueltatu nahi duzuenean!!

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak | Utzi iruzkina

Egun pasa Gladisenean eta Tabakaleran

Egun pasa ederra egin genuen Egia auzoan. Ttikienak (2 eta 3 urtekoak) Gladisenean izan ziren goiz-goizetik, bertako lore, ahate eta paumak ezagutzen. 4 eta 5 urtekoek Tabakalera bisitatu zuten lehen orduetan, eta liburutegia, zinema eta terrazaren ikusmira ederraz gozatzeaz gain, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

KIDE BERRIA GELAN

Piraten gelan kide berria dugu. Hasiera batean batere ilerik ez zuen arren, uretan plisti-plasta batzuek egin ondoren, ilea ateratzen hasi zaio!!!

Kategoriak Piratak | Etiketak | Utzi iruzkina