Kategoriaren artxiboa: Piratak

Ibon Miner eskulanetan eta txirritaz berriketan

Pasa den ostiralean, armiarma gelako Aiurren aita marakak egitera animatu zen HH3, 4 eta 5 urtekoen gelako ikasleekin. Gustora egin zituzten baina are eta gustoago entzun genituen Txirritaren hainbat pasadizo Ibonen ahotik. Bertsoak ere kantatu zituen eta atsalde atsegina pasatzea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak | Etiketak | Utzi iruzkina

AMONA MARTXELIRENEAN

Atzo arratsaldean pirata, armiarma eta erleen gelako ikasleak Martxeliren baserrira joan ginen. Ez dakizue zer nolako lana hartu zuen gure txikitxoek gozatu zezaten. Hasteko, zaldikumeei ogia botatzen hasi genuen ibilaldia. Mandarinak zuhaitzetik hartu eta probatzeko aukera ere izan genuen. Gero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

LAISTER ARTE MARIA!!!

Gaur izan da Mariaren azken eguna gure eskolan. Ai ene, zenbat botako dugun faltan! Izugarri lagundu digu eta lan pilo bat egin dugu berarekin! Azken hamaiketakoa zela eta, pastel txikiak egin dizkigu gure Mariak, uuuuummmmmmmmm!!! Eta opari trukaketa ere egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Piratak | Etiketak , | Utzi iruzkina

PIRATOK ERE BADUGU KOLORETAKO MUNSTROA

Piraton gelako Mariak, aurreko astean oso liburu interesgarria erakutsi zigun: “KOLORETAKO MUNSTROA”. Bertan emozio desberdinak kolore desberdinez bereiztuta ikusi ditugu eta guri ere gure barruko koloreak begiratzeko aukera eman digu. Emozio asko dago baina guk bost hartu ditugu kontuan: poza, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

EUSKAL HERRIKO ITZULIA EREÑOTZUN

Atzo Euskal Herriko txirrindulari itzulia pasatu zen Ereñotzutik. Gogoz animatu nahi izan genituen txirrindulariak eta bandera ugari egin genuen. Zai eta zai egon ginen, Goizuetatik behera noiz iritsiko eta azkenan ziztu bizian pasa zitzaizikigun!!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Piratak, Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

KONTU TXIKIAK ASMATZEN

Gaurkoan Mariak (gure praktikalariak) proposamen berri bat ekarri digu eta probatu egin dugu. Lehenengo burruntzali bat atera du (baia bai, purea zerbitzatzeko horietakoa) eta ipuin bat kontatu digu berarekin. Ondoren, beste objektu batzuk atera ditu poltsa batetik (begidun motxila bat, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Piratak | Utzi iruzkina

NOLA DASTATU ILARGIA?

Aspalditik ibili dugu esku artean “Nola dastatu ilargia” izeneko ipuina eta gaurkoan Anitz etxetik gailetazko ilargi haundi batekin etorri zaigu. ipuinak dioen bezala, poliki-poliki, xagutxo batek ilargi zatiak hartu eta gelako animalitxo bakoitzari bana eman dio. ilargia betea ekarri digute … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Piratak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

HERENSUGEEN ANTZERKIA IKUSTEN

Pasa den ostiralean, Herensuge gelakoek Eguzki Sistemaren antzerki bat egin zuten ludotekan. Bertan izan ginen Pirata, Armiarma eta Erle gelako ikasleak. Modu dibertigarrian erakutsi zuten planeten inguruan zekitena eta ikusleak oso gustura egon ziren antzezpena ikusten.

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

TXIRRITAKO HAUR HEZKUNTZAKOAK ESKOLA KONTZERTUAN

Oatiralean autobus haundia gure bila etorri eta Donostiara joan ginen Orkestra Sinfonikoaren egoitzara. Bertan, musiko batzuez gain, Pirritx, Porrotx eta Marimo ere izan ziren. Primeran pasa genuen, musika entzun, abestu eta parre ugari eginez!

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak, Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

BAIIIIII! ASMATU DUZUE!

Pausoz-pauso egin dugu espazio-untzi eder bat. Zuek ere animatuko al zarete bat egiten?

Kategoriak Piratak | Etiketak , , | Utzi iruzkina