Kategoriaren artxiboa: Trikuak

BARRASKILO KILO KILO

Guztiok kanpotik berdinak dirudigun arren, barrutik kolore desberdinekoak gara eta Trikuen gelakoek hau Barraskilo Kilo Kilori esker ikasi dugu. EMOZIOAK -Barraskilo Kilo Kilo- – Kizoa Editar Videos – Movie Maker

Kategoriak Trikuak | Etiketak , | Utzi iruzkina

TRIKUHARRIEN LANAK MARGOTZEN

Trikuharriek konpasa erabiliz marrazki bikainak egin ditzuzte eta Trikuoi oparitu dizkigute margotzeko. Artelan ederrak osatuko ditugu denon artean!

Kategoriak Trikuak, Trikuharriak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

PROIEKTU ALDAKETA: EMOZIOAK

Dagoeneko pentsatuko zenuten MUNDUKO HAURRAK proiektuarekin hasiak izango ginela… bada atzeratzea erabaki dugu eta tarte honetan EMOZIOAK proiektuari ekin diogu. Proiektu honekin ere asko bizituko dugulakoan eta hurrengorako gogorik galdu gabe… denok emozioak arakatzera!

Kategoriak Igelak, Minionsak, Trikuak, Trikuharriak | Etiketak , | Utzi iruzkina

TRIKUAK HERNANIKO LIBURUTEGIAN

Aurreko ostiralean Hernaniko liburutegira joan ginen Trikuak. Ipuin eder bat kontatu zigun bertako liburuzainak eta gero hantxe ibili ginen liburu tartean gure saltsan. Liburutegiko txartela egiteko gonbidapena ere luzatu zuten etxeetara. Badakizue, animatu!

Kategoriak Trikuak | Etiketak , | Utzi iruzkina

MARI DOMINGI ETA OLENTZEROREN ETORRERA

Abenduak 20an, Mari Domingi eta Olentzero etorri zitzaizkigun bisitan. Beraiekin hitz egin, eskutitzak eman, jan eta abesteko tartea izan genuen. Bainan ez ziren esku hutsik etorri, gela bakoitzeko opariak ekarri zizkiguten! Eskerrik asko bihotz bihotzez bisitarengatik! MARI DOMINGI ETA OLENTZEROREN … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Igelak, Minionsak, Trikuak, Trikuharriak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

ERDI AROA TXIRRITAN

Erdi aroan murgilduta ibili ondoren, ikasitakoa elkar trukatu genuen; maketa, antzerki, abesti, gaztelu…denetarik izan genuen. Eskola osoa elkarturik arratsalde oso polita pasa genuen! ERDI AROKO PROIEKTU BUKAERA – Kizoa Editar Videos – Movie Maker

Kategoriak Igelak, Minionsak, Trikuak, Trikuharriak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRI ESKUTITZA

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera gerturatzen ari zela ohartuta, beraientzat eskutitzak idazten ibili ginen. Elkarri lagunduz, goiz ederra pasa genuen!!! OLENTZERORI ESKUTITZA – Kizoa Editar Videos – Movie Maker

Kategoriak Igelak, Minionsak, Trikuak, Trikuharriak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

UDAZKEN FESTA

Musika saioan, udazken festa izan genuen Igelek eta Trikuek. Ederki pasa genuen hostoak dantzan jarriz eta eskuak atzean genituela sagarrak janez! UDAZKEN FESTA – Kizoa Editar Videos – Movie Maker

Kategoriak Igelak, Trikuak | Etiketak , | Utzi iruzkina

KAMELOT

Begira zein ederki pasa genuen Igelek eta Trikuek KAMELOTEN!!!!!! KAMELOT – Kizoa Editar Videos – Movie Maker

Kategoriak Igelak, Trikuak | Etiketak , | Utzi iruzkina

ERDI AROKO TELARRA

Erdi Aroan guztia ez zela gaztelu eta zaldun erakustera etorri zitzaigun Amaia aurreko batean. Lanbide ugari zegoen garai hartan ere eta hona hemen berak ekarritako telarra. Han aritu ziren gure Trikuak artilea gora eta behera pasaz. Lan handia ordukoa eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gurasoak, Trikuak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina