Egun pasa Gladisenean eta Tabakaleran

Egun pasa ederra egin genuen Egia auzoan. Ttikienak (2 eta 3 urtekoak) Gladisenean izan ziren goiz-goizetik, bertako lore, ahate eta paumak ezagutzen. 4 eta 5 urtekoek Tabakalera bisitatu zuten lehen orduetan, eta liburutegia, zinema eta terrazaren ikusmira ederraz gozatzeaz gain, diseinatzaile eta arkitektu lanetan aritu ziren oso fin: aisialdirako guneak sortzen eta amesten aritu baitziren paper, artile, gomets eta zelo artean. Gustura aritu ginen, bai horixe!!

Bazkalorduan, denak elkartu ginen eta eramandako bazkari goxoak dastatu genituen giro paregabean. Eta nola ez, azken orduan, parkean gora eta behera aritu ginen jolastuz, lagun giroan!

Kategoria: Armiarmak, Erleak, Piratak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude