HERNANIKO HEZKUNTZA BULETINA

portadaHernaniko Hezkuntza Plataformak hiruhilabetean behin egingo duen hezkuntza buletinaren lehenengo alea kalean da. Hezkuntzaren alorrean egiten den lana argitaratzea eta herritarrak informatuak egotea da tresna honen helburua.

Besteak beste bertan topatu ditzakegu; alor honekin zerikusia duten gai desberdinei buruzko artikuluak, hilero egiten diren hezkuntza eskolen laburpenak, zita interesgarriak,… Hezkuntza, jendartea eraldatzeko tresna nagusienetariko bat izanik, hausnarketari eta gaiaren sozializazioari bultzada bat ematea da asmoa.

Puntu desberdinetan egongo dira eskuragarri: espazio publikoetan (anbulategia, kultur etxea,…), edota herriko kafetegi eta taberna desberdinetan.

Buletina ikusteko sakatu hemen: Hezkuntza buletina_1

Kategoria: Hezkuntza Plataforma. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude