ITURMENDIKO IRTEERA

Espeleologo lanetan ibili gara oraingoan! Felix Ugarte Elkarteko geologo eta espeleologoen laguntzarekin, Hernaniko Iturmendi mendiaren barruan sartu gara, Iturmendiko Jentilzuloan.

Duela urte batzuk, txanpinoiak hazteko erabiltzen zuten leize hau eta Felix Ugarte Elkarteko lagunek garbitu eta berreskuratu egin zuten. Eskerrik asko zuen lanarengatik eta lur azpiko altxorrak erakusteagatik, gozatu ederra hartu genuen!

Kategoria: ESPELEOLOGOAK. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude