IZASKUNEKIN MAMIA ETA JOGURTA EGITEN ETA GERO PINTXO JANA!!MMMMM…..

Ostegun arratsaldean, Izaskun izan genuen eskolan pirata, armiarma eta 5 urtekoen gelako erleekin.

Behi esnearekin jogurtak egin genituen, ardi esnearekin mamia eta gainera egiten ikasteaz gain, esneak duen garratziaz hitz egin zigun eta esneen osagaiez ere aritu zen hizketan. Asko ikasi genuen saio honetan.

Bukatzeko, pintxoak egiten pasa genuen arratsaldea. Gatzadun gailetak eta gainean gazta eta menbriloa jarriz, a zer nolako pintxoak prestatu genituen. Primerakoak!! Bapo bapo jarri ginen.

Kategoria: Armiarmak, Erleak, Piratak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude