JEXUX ETA KIKEREKIN BERRIKETAN

Hernaniko Koxka Elkartea ezagutzeko aukera izan dute Lehen Hezkuntzako ikasleek.  Horretarako, 2 egunez ekintza desberdinak egin ditugu.

Otsailean, bertako kide den Jexux etorri zitzaigun Elkartearen berri ematera. “Xuhurra” ipuina kontatu zigun eta guk bukaera asmatu behar genuen. Zenbat bukaera desberdin!! Guztiekin liburuxka bat egin eta beraiei eman genien.

Martxoko goiz batean, Jexux eta Kikeren bisita izan genuen. Kike, istripuz gurpildun aulki batean gelditu zen Hernaniar bat da. Guk egindako galderei erantzun zien naturaltasun osoz eta bere egunerokotasunean topatzen dituen zailtasunak, ezinak … adierazi zizkigun.

Eskerrik asko zuen bizipenak gurekin konpartitzeagatik!!

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude