Katixaren etxean ahateak ikusten

Espeleologoak Katixaren etxera joan gara ahate txikiak ikustera.

Kaxeroren lantokiko teilatuan ahate familia bat bizi zen eta txikiak jaio ahala Kaioek hartu eta eraman egiten zituzten. Horregatik, 8 ahatetxo Katixaren etxera eraman zituzten. Badaezpada, bi ahatetxo amarekin utzi zituzten, baina kaioek eraman egin dituzte. Ikusi dugu oso ongi zainduta daudela, badaukate jateko, edateko eta bainatzeko nahikoa ura. Hegan egiten ikasten dutenean, askatu egingo dituzte, ordurako beraien burua defendatzen jakingo dutelako eta aske bizitzeko.
Ahateak ikusi ondoren, jolasten ibili gara: Lizarren salto-saltoan, terrazako hamakan eta Katixaren gelan.

Bi bizkotxo ere jan ditugu, oso goxoak zeuden! Eskerrik asko Katixa, Irene eta Maugi bizkotxoa guretzako egiteagatik. Eta eskerrik asko etxeko guztiei etxeko ateak irekitzeagatik.


Ikusi argazkietan ze gustura ibili garen.

Kategoria: ESPELEOLOGOAK. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude