MILA ESKER AMAIA!!!!

AGUR AMAIA

Agian etzan nahikoa izan
Egin genizun harrera
Orain bazoaz eta nahi degu
Zu gustora gelditzera
Ahotsarekin jolasten duzu
Pirritxenaren antzera
Zuk futbolean ematen dezu
Nahikari junior bera
Irakasle hasten zarenean
Oso ona izango zera
Agur Amaia ta eskerrik asko
Laster ikusiko al gera

TXIRRITA IKASTETXEA 2018-2019

Orain dela lau bat hilabete
heldu nintzan Txirritara
Zein polita den beti entzutea
zuen ahotan euskara
Orain arteko praktiketatik
goxoena beharbada
eskolan egunero entzuten da
zuen barre ta algara.

“Al”-ekin hasitako galderak
hasi behar debekatzen
Ondokoak uneoro dio
“eske ari naiz aspertzen”
Hala ere, bat eroriz gero
settun denak arduratzen
Jada ezagutzen zaituztet ta
enau batere harritzen.

ESPELEOLOGOAK:
Kobazuloan sartuko gera
hartuta denok motxila
Linterna hartu zazu eskuan
utzi lurrean makila
Onartu beharko degula uste det
etzeate talde isila
Bihotza bete didazue ta
eskerrik asko kuadrila

KIROLARIAK:
Gorputzaren mural hoiek dira
oso interesgarriak
Zuen azalpenak beti dira
guztiz aberasgarriak
Ikasi duna ni izan naiz ta
zarete zoragarriak
Hilabete guzti hauengatik
milesker Kirolariak.

BASAPIZTIAK:
Zuek hautatutako piztiek
berdin beren oinarriak
Batzuk haragia jaten eta
bestek nahio barazkiak
Ikasi duna ni izan naiz ta
zarete zoragarriak
Hilabete guzti hauengatik
milesker Basapiztiak.

IRAKASLEAK:
Hurrengo nere bixitara arte
tokatzen da itxoitea
Goatu zenek daukan jasota
kafe guztien botea
Sagardotegiaren aurretik
hartuko degu potea
Zoragarria izan da zuekin
familian egotea.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude