Otsailak 9 Hezkuntza Eskola. EBALUAZIOA ESKOLAN

Hezkuntzari buruzko hausnarketa egitean, etengabeko
garapen integrala eta hobekuntza datozkigu burura,
baita hortarako irakasleen prestakuntzaren garrantzia ere.
Pentsatzen dugu ikastetxeak, beharrak eta nahiak betetzen
dituztela prozesuaren
etengabeko ebaluazioa eginez.

Tamalez, gaur egun zailtasunak besterik ez ditugu ikusten,
are gehiago LOMCE eta HEZIBERRI legeen ezarpenarekin.
Kanpoko ebaluazioak inposatu, ebaluazio estandarizatuak
aniztasuna kontutan hartzen ez dutenak eta emaitzei emanez
balioa soil-soilik.

Uste dugu badaudela beste ebaluazio eredu batzuk,
esperientzia eta alternatibak.

RUBEN IGLESIAS izango dugu hizlari, Filosofoa, eta
Euskal Curriculumaren eraikuntzan aritua eta
hezkuntza mugimenduko kidea.

Horretaz guztiaz gogoeta egin eta esperientziak partekatu ditzagun. Hezkuntza eragile, edota hezkuntza komunitateko guraso, familia, ikasle, hezitzaile, irakasle, edo besterik gabe herritar modura, parte hartu nahi baduzu, ager zaitez

Otsailak 9, ostegunean
arratsaldeko 19:00etan
Udaletxeko Areto Nagusira

Kategoria: Hezkuntza Plataforma Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude