ZIENTZIA MUSEOAN ESPERIMENTATZEN

Otsailaren 26an, Txirritako Kirolariak eta Basapiztiak, Donostiako Zientzia Museora joan ginen. Teknologiaren mundua gehixeago ezagutzeko aukera izan genuen aparatu desberdinak ikusiz eta manipulatuz. Ederki ibili ginen!

Kategoriak BASAPIZTIAK | Utzi iruzkina

ORIENTAZIO KIROLA EREÑOTZUN

Badira aste batzuk Gorputz Hezkuntzako saioetan orientazioa lantzen gabiltzala Kirolari eta Basapiztiak. Auzoan barrena egin ditugun jardueretan pista eta baliza bila ibili gara gora eta behera mapa artean.

Proiektuari amaiera emateko GOT ( Gipuzkoako Orientazio Taldeak) antolatzen duen ligako frogara hurbildu ginen ikasle, guraso eta irakasleak. Ametzagainako baliza guztiak topatu genituen! Igande goiz ederra!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

BETAURREKO MOREAK EGUNERO

Betaurrako moreak jantzita burujabeagoak garelako, bizitza erdigunera!

Kategoriak ESPELEOLOGOAK | Utzi iruzkina

Martxoak 8

Gaurkoan betaurreko moreak jantzi ditugu gelan, guretzako egunero delako emakumeen eguna!

Kategoriak GORILAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina

Argi mahaiarekin egindako artelanak!!

Otsailean argi mahai bat jarri genuen gorilen gelan eta geroztik arte lan pila bat egin ditugu bertan jolasean!

Kategoriak GORILAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina

Inauteriak Txirritan!!

Kaixo!!

Arratsaldean inauteriak denek elkarrekin ospatuko baditugu ere, Haur Hezkuntzakoak goizetik hasi gara inauteriak girotzen!!

Kategoriak GORILAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina

MILA ESKER AMAIA!!!!

AGUR AMAIA

Agian etzan nahikoa izan
Egin genizun harrera
Orain bazoaz eta nahi degu
Zu gustora gelditzera
Ahotsarekin jolasten duzu
Pirritxenaren antzera
Zuk futbolean ematen dezu
Nahikari junior bera
Irakasle hasten zarenean
Oso ona izango zera
Agur Amaia ta eskerrik asko
Laster ikusiko al gera

TXIRRITA IKASTETXEA 2018-2019

Orain dela lau bat hilabete
heldu nintzan Txirritara
Zein polita den beti entzutea
zuen ahotan euskara
Orain arteko praktiketatik
goxoena beharbada
eskolan egunero entzuten da
zuen barre ta algara.

“Al”-ekin hasitako galderak
hasi behar debekatzen
Ondokoak uneoro dio
“eske ari naiz aspertzen”
Hala ere, bat eroriz gero
settun denak arduratzen
Jada ezagutzen zaituztet ta
enau batere harritzen.

ESPELEOLOGOAK:
Kobazuloan sartuko gera
hartuta denok motxila
Linterna hartu zazu eskuan
utzi lurrean makila
Onartu beharko degula uste det
etzeate talde isila
Bihotza bete didazue ta
eskerrik asko kuadrila

KIROLARIAK:
Gorputzaren mural hoiek dira
oso interesgarriak
Zuen azalpenak beti dira
guztiz aberasgarriak
Ikasi duna ni izan naiz ta
zarete zoragarriak
Hilabete guzti hauengatik
milesker Kirolariak.

BASAPIZTIAK:
Zuek hautatutako piztiek
berdin beren oinarriak
Batzuk haragia jaten eta
bestek nahio barazkiak
Ikasi duna ni izan naiz ta
zarete zoragarriak
Hilabete guzti hauengatik
milesker Basapiztiak.

IRAKASLEAK:
Hurrengo nere bixitara arte
tokatzen da itxoitea
Goatu zenek daukan jasota
kafe guztien botea
Sagardotegiaren aurretik
hartuko degu potea
Zoragarria izan da zuekin
familian egotea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Espeleologoekin ikasten!

Gaur goizean Espeleologoen gelakoek gelan ikasitakoari buruzko azalpena eman digute. Gauza pila bat ikasi ditugu Neolito, Paleolito eta Metal Aroari buruz: Nola jazten ziren, zer jaten zuten…

Mila esker ikasitakoa gurekin partekatzeagatik!!

Kategoriak ESPELEOLOGOAK, GORILAK, UR LOREAK | Utzi iruzkina

MENDUKILOKO IRTEERA

Otsailaren 7an Astizeko Mendukilo kobazuloa ezagutzera joan ginen.

Amaiak, kobazuloko gure gidariak esan zigun hainbeste euri eta elur egiteagatik, kobazuloa inoiz baino politagoa zegoela. Eta halaxe izan zen bisita, zoragarria!

Ikusi argazkietan ze ondo pasatu genuen.

Aupa Espeleologoak!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

HERRI KIROLAK TXIRRITAN

Gorputz Hezkuntzako saioetan bertako jolas eta kirolak lantzen ibili gara urtarrilean zehar eta amaiera emateko Gipuzkoako Herri Kirolen Federaziotik Ainhoa soktiralaria etorri zaigu saio bat gurekin burutzera.

Lokotsak, txingak, giza proba, zaku proba eta soka tiran ibili gara eta  herri kirolen inguruko hainbat kuriositate eta historia kontatu dizkigu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina