PATXI ZUBIZARRETA TXIRRITAN

Patxi Txirrita eskolara etorri da otsailaren 26an gurekin egotera, bere liburu bat irakurri genuelako, Pantaleon Badoa zen.
Patxi Zubizarreta Dorronsoro, 1964ean jaio zen urtarrilaren 25ean Ordizian, Gipuzkoa.
Euskal filologia ikasi zuen eta idazlea da.
Liburu asko idatzi ditu, adibidez: Pantaleon Badoa, Usoa, Ametsetako Mutila, Gutun Harrigarri bat, Zabuetan, Sorgina eta Emakume Ederra eta asko gehiago…
Hainbat literatur sari irabazi ditu liburu desberdinekin.
Genero desberdin asko idatzi ditu, baina gehien bat ipuinak idatzi ditu.
Bere liburu askotan gaia immigrazioa da.
Patxiri txokolate beltza gustatzen zaio eta txikitan amari dirua lapurtzen zion donutsak erosteko.
Patxirekin oso gustura egon ginen.

JONE ETA NASTYA

Kategoria: Marrazoak, Natura gela, Txakur jatorrak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude