Etiketaren artxiboa: Animalia Zaintzaileak

MILA ESKER, IZAS!

Iritsi da Izas agurtzeko eguna. Gurean geratu dira zurekin elkarbanatutako bizipen goxo eta ikasitako asko. Mila esker bidali dizkiguzun postal eta marrazki ederrengatik!! Nahi duzunean etorri, ateak zabalik dituzu! Muxu handi bat eta zaindu zaitez!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

INAUTERIAK

Jarraian ikusgai duzue inauterietan zeinen ongi pasa genuen! Gozatu INAUTERIAK from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

MAITE FRANKOREN BISITA

Maite Franco ipuin kontalariaren bisita izan genuen. Asmakizunak eta ipuinak kontatu zizkigun. Mozorrotu eta antzerkiak ere egin genituen. Oso gustura entzuten ditugu Maitek kontatzen dizkigun ipuinak, pentsarazi egiten digute eta zenbait balore landu ere bai. Eskerrik asko guztiagatik eta datorren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Erleak, Herensugeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

SANTA AGEDA EGUNA

Hemen doazkizue, joan den astean giro bikainean igaro genuen santa ageda eguneko argazkiak!! Mi película from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

EGUBERRION!!

Guztion amets eta desioak bete daitezela. Eguberri jai zoriontsuak opa dizkizuegu. Urteberrion!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

SANTO TOMAS EGUNA

Eguraldi bikainak lagunduta eta lagunarte ezin hobean, atzo santo tomas eguna ospatu genuen. Txistorra ogitartekoak jan genituen eskola inguruan, guraso elkarteko kideen laguntzarekin. Mila esker lagunak!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

OLENTZEROREN BISITA

Joan den Ostiralean, ezusteko atsegin bat izan genuen Txirritan. Pista bat emango dizuegu… Pipatik kea dariola, opariak banatzen ditu. Asmatu duzue?? Baaaaaaaaii!! Olentzero eta Mari domingiren bisita izan genuen!! Marrazkiak eta muxu pila eman genizkien eta beraiek, pasta eta opariak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

EUSKARAZ BLAI

Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu genuen Txirritan. Euskararen hodeiak iritsi ziren ikastetxera eta, ikasleen sentimendu eta nahiei esker, euskaraz blaitu ginen, jai giroan!. Txikienek tantoak eta putzua margotu zituzten. Lehen Hezkuntzakoek Euskarak sorrarazten dizkien sentimenduak idatzi zituzten tantoetan, eta Euskaraz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

ZENTZUMENAK IKASTEN

Txirrita ikastetxeko ikasleak txikitatik hasten gara ikasten. Handitzen garen heinean, gero eta gehiago ikasten dugu. Oraingoan, musika proiektua esku artean genuela, txiki txikia abestiaren bidez, zentzumenak ikasi ditugu. TXIKI TXIKI TXIKIA from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

TXIPLI TXAPLA PUN!!

Azaroan, gure lagun Beñaten aitaren bisita izan genuen eskolan. Gaztain erreak egin zizkigun eta guztion artean jan genituen. Oso goxoak zeuden. Hurrengo batean berriro! Mila esker Anjel!! GAZTAIN JATEA from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina