Etiketaren artxiboa: Erleak

ARDIAK ETA ZALDIAK TXIRRITAN

Gaur Maddi armiarmaren aita, ama eta aitona etorri dira, baita Intza txikia ere! Ardi pare bat ekarri dituzte eta dotore asko utzi dituzte artile guztia moztuta. Larri ginen guri ere mototxa moztuko ote ziguten! Xalto zaldia ere ekarri dute eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Gurasoak, Piratak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Egun pasa Gladisenean eta Tabakaleran

Egun pasa ederra egin genuen Egia auzoan. Ttikienak (2 eta 3 urtekoak) Gladisenean izan ziren goiz-goizetik, bertako lore, ahate eta paumak ezagutzen. 4 eta 5 urtekoek Tabakalera bisitatu zuten lehen orduetan, eta liburutegia, zinema eta terrazaren ikusmira ederraz gozatzeaz gain, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

AMONA MARTXELIRENEAN

Atzo arratsaldean pirata, armiarma eta erleen gelako ikasleak Martxeliren baserrira joan ginen. Ez dakizue zer nolako lana hartu zuen gure txikitxoek gozatu zezaten. Hasteko, zaldikumeei ogia botatzen hasi genuen ibilaldia. Mandarinak zuhaitzetik hartu eta probatzeko aukera ere izan genuen. Gero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

HERENSUGEEN ANTZERKIA IKUSTEN

Pasa den ostiralean, Herensuge gelakoek Eguzki Sistemaren antzerki bat egin zuten ludotekan. Bertan izan ginen Pirata, Armiarma eta Erle gelako ikasleak. Modu dibertigarrian erakutsi zuten planeten inguruan zekitena eta ikusleak oso gustura egon ziren antzezpena ikusten.

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

INAUTERIAK

Jarraian ikusgai duzue inauterietan zeinen ongi pasa genuen! Gozatu INAUTERIAK from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

TXIRRITAKO HAUR HEZKUNTZAKOAK ESKOLA KONTZERTUAN

Oatiralean autobus haundia gure bila etorri eta Donostiara joan ginen Orkestra Sinfonikoaren egoitzara. Bertan, musiko batzuez gain, Pirritx, Porrotx eta Marimo ere izan ziren. Primeran pasa genuen, musika entzun, abestu eta parre ugari eginez!

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak, Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

SANTA AGEDA EGUNA

Hemen doazkizue, joan den astean giro bikainean igaro genuen santa ageda eguneko argazkiak!! Mi película from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

EGUBERRION!!

Guztion amets eta desioak bete daitezela. Eguberri jai zoriontsuak opa dizkizuegu. Urteberrion!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

SANTO TOMAS EGUNA

Eguraldi bikainak lagunduta eta lagunarte ezin hobean, atzo santo tomas eguna ospatu genuen. Txistorra ogitartekoak jan genituen eskola inguruan, guraso elkarteko kideen laguntzarekin. Mila esker lagunak!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

OLENTZEROREN BISITA

Joan den Ostiralean, ezusteko atsegin bat izan genuen Txirritan. Pista bat emango dizuegu… Pipatik kea dariola, opariak banatzen ditu. Asmatu duzue?? Baaaaaaaaii!! Olentzero eta Mari domingiren bisita izan genuen!! Marrazkiak eta muxu pila eman genizkien eta beraiek, pasta eta opariak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina