Etiketaren artxiboa: Herensugeak

MARTIZTARRAK TXIRRITAN

Orson Wellesen World War irratsaioan legez, Animalia Zaintzaileek Martiztarrak EreƱotzun zirela sinetsarazi ziguten!! Herensuge gelakoek, berriz, animalia igarkizunak asmatzera gonbidatu gintuzten. Izerdi ederral bota genitun, bai!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Herensugeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

HERENSUGEEN ANTZERKIA IKUSTEN

Pasa den ostiralean, Herensuge gelakoek Eguzki Sistemaren antzerki bat egin zuten ludotekan. Bertan izan ginen Pirata, Armiarma eta Erle gelako ikasleak. Modu dibertigarrian erakutsi zuten planeten inguruan zekitena eta ikusleak oso gustura egon ziren antzezpena ikusten.

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

SANTO TOMAS EGUNA

Eguraldi bikainak lagunduta eta lagunarte ezin hobean, atzo santo tomas eguna ospatu genuen. Txistorra ogitartekoak jan genituen eskola inguruan, guraso elkarteko kideen laguntzarekin. Mila esker lagunak!!

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

OLENTZEROREN BISITA

Joan den Ostiralean, ezusteko atsegin bat izan genuen Txirritan. Pista bat emango dizuegu… Pipatik kea dariola, opariak banatzen ditu. Asmatu duzue?? Baaaaaaaaii!! Olentzero eta Mari domingiren bisita izan genuen!! Marrazkiak eta muxu pila eman genizkien eta beraiek, pasta eta opariak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

EUSKARAZ BLAI

Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu genuen Txirritan. Euskararen hodeiak iritsi ziren ikastetxera eta, ikasleen sentimendu eta nahiei esker, euskaraz blaitu ginen, jai giroan!. Txikienek tantoak eta putzua margotu zituzten. Lehen Hezkuntzakoek Euskarak sorrarazten dizkien sentimenduak idatzi zituzten tantoetan, eta Euskaraz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

ZENTZUMENAK IKASTEN

Txirrita ikastetxeko ikasleak txikitatik hasten gara ikasten. Handitzen garen heinean, gero eta gehiago ikasten dugu. Oraingoan, musika proiektua esku artean genuela, txiki txikia abestiaren bidez, zentzumenak ikasi ditugu. TXIKI TXIKI TXIKIA from Txirrita Ikastetxea on Vimeo.

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Aurten ere Galtzagorriren altxorra Txirritan

Aurten ere eskolan izan dugu Imanolek aurkeztutako liburuen altxorra. Gogoz entzun genituen Imanolen ipuinak eta bertan utzitako liburu altxorraz disfrutatu ahal izan dugu hilabete batez.

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

MAITE FRANKOREN BISITA

Joan den astean, Maite Franko ipuin kontalaria izan genuen gure artean, Animalia Zaintzaileak, Herensuge eta Erleen gelan konkretuki. Haurrak protagonista izanik, kulturartekotasuna eta berdintasuna gaiak ardatz hartuta, ipuin desberdinak kontatu/antzeztu zizkigun. Saio oso aberatsa, polita eta dibertigarria!! Irrikitan gelditu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Erleak, Herensugeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

AGURTZANEREKIN, OSASUNAZ IKASTEN

Aste honetan Agurtzane guraso eta medikuaren bisitaz gozatzeko aukera izan dugu. Armiarma, Erleak, Herensugeak eta Animalia Zaintzaileen geletan jakinmin ikaragarria piztu du,eta lau goizetan, solasean aritu gara gai eta hizpide anitzetaz: zer den osasuna, kirol eta elikaduraren neurri eta ezaugarrietaz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak, Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

SOINUENEAKO IRTEERA

Kaixo lagunak!! Aste honetan, Soinuenean izan gara. Musika instrumentu ezberdinak ezagutu eta probatzeko aukera izan dugu. Instrumentu batzuk oso bitxiak iruditu zitzaizkigun eta asko ikasi genuen. Eguerdian berriro eskolara itzuli ginen autobusez. Errepikatzeko moduko esperientzia. SOINUENEA from Txirrita Ikastetxea on … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Animalia Zaintzaileak, Armiarmak, Erleak, Herensugeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina