Etiketaren artxiboa: piratak

XIBAK EGITEN

Gaur Aintzane eta Amagoia etorri dira Piraten gelara xibak egiten erakustera. Hortxe utzi ditugu denak lehortzen. Bihar ikusiko dugu nola ematen duten buelta! Mila esker etortzeagataik!!!

Kategoriak Gurasoak, Piratak | Etiketak , | Utzi iruzkina

ARDIAK ETA ZALDIAK TXIRRITAN

Gaur Maddi armiarmaren aita, ama eta aitona etorri dira, baita Intza txikia ere! Ardi pare bat ekarri dituzte eta dotore asko utzi dituzte artile guztia moztuta. Larri ginen guri ere mototxa moztuko ote ziguten! Xalto zaldia ere ekarri dute eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Gurasoak, Piratak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Egun pasa Gladisenean eta Tabakaleran

Egun pasa ederra egin genuen Egia auzoan. Ttikienak (2 eta 3 urtekoak) Gladisenean izan ziren goiz-goizetik, bertako lore, ahate eta paumak ezagutzen. 4 eta 5 urtekoek Tabakalera bisitatu zuten lehen orduetan, eta liburutegia, zinema eta terrazaren ikusmira ederraz gozatzeaz gain, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

KIDE BERRIA GELAN

Piraten gelan kide berria dugu. Hasiera batean batere ilerik ez zuen arren, uretan plisti-plasta batzuek egin ondoren, ilea ateratzen hasi zaio!!!

Kategoriak Piratak | Etiketak | Utzi iruzkina

AMONA MARTXELIRENEAN

Atzo arratsaldean pirata, armiarma eta erleen gelako ikasleak Martxeliren baserrira joan ginen. Ez dakizue zer nolako lana hartu zuen gure txikitxoek gozatu zezaten. Hasteko, zaldikumeei ogia botatzen hasi genuen ibilaldia. Mandarinak zuhaitzetik hartu eta probatzeko aukera ere izan genuen. Gero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

LAISTER ARTE MARIA!!!

Gaur izan da Mariaren azken eguna gure eskolan. Ai ene, zenbat botako dugun faltan! Izugarri lagundu digu eta lan pilo bat egin dugu berarekin! Azken hamaiketakoa zela eta, pastel txikiak egin dizkigu gure Mariak, uuuuummmmmmmmm!!! Eta opari trukaketa ere egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Piratak | Etiketak , | Utzi iruzkina

PIRATOK ERE BADUGU KOLORETAKO MUNSTROA

Piraton gelako Mariak, aurreko astean oso liburu interesgarria erakutsi zigun: “KOLORETAKO MUNSTROA”. Bertan emozio desberdinak kolore desberdinez bereiztuta ikusi ditugu eta guri ere gure barruko koloreak begiratzeko aukera eman digu. Emozio asko dago baina guk bost hartu ditugu kontuan: poza, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Armiarmak, Piratak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

NOLA DASTATU ILARGIA?

Aspalditik ibili dugu esku artean “Nola dastatu ilargia” izeneko ipuina eta gaurkoan Anitz etxetik gailetazko ilargi haundi batekin etorri zaigu. ipuinak dioen bezala, poliki-poliki, xagutxo batek ilargi zatiak hartu eta gelako animalitxo bakoitzari bana eman dio. ilargia betea ekarri digute … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Piratak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

HERENSUGEEN ANTZERKIA IKUSTEN

Pasa den ostiralean, Herensuge gelakoek Eguzki Sistemaren antzerki bat egin zuten ludotekan. Bertan izan ginen Pirata, Armiarma eta Erle gelako ikasleak. Modu dibertigarrian erakutsi zuten planeten inguruan zekitena eta ikusleak oso gustura egon ziren antzezpena ikusten.

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Herensugeak, Piratak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

TXIRRITAKO HAUR HEZKUNTZAKOAK ESKOLA KONTZERTUAN

Oatiralean autobus haundia gure bila etorri eta Donostiara joan ginen Orkestra Sinfonikoaren egoitzara. Bertan, musiko batzuez gain, Pirritx, Porrotx eta Marimo ere izan ziren. Primeran pasa genuen, musika entzun, abestu eta parre ugari eginez!

Kategoriak Armiarmak, Erleak, Piratak, Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina