TXIRRITA BERTSOLARIA TXIRRITA ESKOLAN!

Hori da Amaia eta Iñakik jarri ziguten gaia gure gelara etorri zirenean. Bi taldetan banatuta, eta Iñakik lagunduta, bertso hau sortu genuen:
Ereñotzu ikusita
nago harrituta
noiztik dago auzo hau
horren aldatuta.

Lehen egoten zinen
baserriei begira
etxe berri handiak
asko egin dira.

Futbol zelai ondotik
pasatzian HARA!
nola igotzen zerate
etxe handietara?

Hirurehun eskailera
ze eskandalua
asmakizun polita
da igogailua.

Zuen bisitari esker bertsolaritza eta bertsolariei buruz gehiago dakigu orain.
Zatozte berriro nahi duzuenean gai berri bat jartzera.

Eskerrik asko bikote !

Kategoria: Herensugeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude